Pages

2010/04/30

'Euskal Herrian Euskaraz bizi! Euskal Herri euskalduna eraiki!'

Heldu den maiatzaren 2an lehen Euskaraz Bizi Eguna ospatuko da Etxarri-Aranatzen. Hamaika ekintza eginen dira euskararen alde, besteak beste, auzatea, kale animazioa, gaztetxekoen serigrafia tailerra, herri bazkaria, pailazoak, baita erromeria ere. Aukera paregabea euskaraz gozatzeko, beraz badakizue, igandean mintzakideak Etxarrira!!
Sakanako Mankomunitateak Kontu txikiak haur jolas eta kanten ikastaroa eskainiko du. Ikastaroa gurasoei, hezitzaileei zein irakasleei zuzenduta dago bereziki. Ikastaroa 8 ordukoa izanen da eta doanekoa gainera.
Izen-emateko epea maiatzaren 14ra arte izango da.
Telefonoa: 689029778
E-posta: arakil.euskara@sakana-mank.com

2010/03/25

Egia ala gezurra, begi bien artean sudurra

Euskarazko ipuinak gustoko badituzu ezin dezakezu aukera hau galdu. Martxoaren 26an, ostirala, 19:00etan Iortia kultur gunera hurbil zaitez!!

2010/03/24

Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea

Nafarroako euskalgintzak deituta horixe aldarrikatuko da maiatzaren 15ean eginen den manifestazioan.
Dagoeneko ehun eragilek baino gehiagok eman dute izena. Horien artean daude AEK, Aizpea euskara taldea, Kima euskara taldea, Castillo Suarez (Arakilgo euskara teknikaria) eta Bierrik Fundazioa.