Pages

2013/04/30

SARI BANAKETA SARRI

Dagoeneko badauzkagu Sakanako Mankomunitateak antolatutako 2013ko nanoipuin lehiaketako saridunen izenak.

Badakizkigu, baina oraindik ez dugu esanen zein diren. Lasai!

Momentuz euskaltegiko ikasleen eta mintzakideen artean banatuko direla esanen dizuegu.


Esan diezazuekeguna ere da sari banaketa maiatzaren 13an izanen dela, arratsaldeko 18etan, Olaztiko Kultur Etxean.

Han izanen gara!

2013/04/26

KAKA BURUTIK BEHERA!

KAKA BURUTIK BEHERA
Krisiaren aurkako antzerki satirikoa Nafarroako egoera politikoaren inguruan.
Antzerki obra, Nafarroako egoera politikoari buruzko satira bat da, eta hainbat esketxen  bidez aurkeztuko da.
Aktoreak antzerki munduko profesionalak dira eta irakurketa kritiko bezain umoretsua egiten saiatuko dira, kaka burutik behera egiten diguten egunotan barre batzuek egiteko aukera aprobetxatuz. 


Apirilaren 27an, larunbatarekin, arratsaldeko 19:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean

FILMA ETA MERENDUA!!!!

Heldu den maiatzaren 2an, ostegunarekin, arratsaldeko 17:00etan Altsasuko mintzakideek zinema saioa eta merendua eginen dituzte, euskaltegian!!

2013/04/24

MAIATZAREN 8 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA


ZEIN IZEN DAGO GAIZKI?

A- HIYAB      B- BURKA       C- NIGAB          D-SHAYLA         E- CHADOR