Pages
2017/11/08
Ostiralean Palestinari buruzko hitzaldia antolatu genuen Euskaltegian.
Aurreko ostiralean Palestinari buruzko hitzaldia antolatu genuen!!
Mila esker Josemari, Jaume eta hitzaldira etorri zineten guztiei!!
2017/11/02
8 talde martxan Sakanan!
Zortzi mintzakide talde, oraingoz
Guaixe Sakanako Astekaria 2017-11-01 17:46 Gizartea Altsasu Arbizu Irurtzun Sakana Urdiain Ziordia
Olaztiarrak ere animatu izan ziren Mintzakide taldea sortzera.
| Ikusi handiago | Argazki originala
Elkartu eta nahi dutena egiten dute: mahaiaren bueltan hitz egin, kafea hartu, paseatu, zinemara joan… Euskara praktikatu nahi dutenek sortutako talderen batean sartzeko aukera dute. Bestela, izena eman eta talde berria sortzeko aukera egon liteke. Horretarako, 600 482 024 telefonora hots egin, sakana_mintza@aek.eus e-postara idatzi edo Facebook-eko Sakanako Mintzakideak profilaren bidez harremanetan jarri. Gainera, www.sakanamintza.blogspot.com bloga kontsultatu dezakezu. Informazio gehiagorako Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzura edota AEKren Itsasi euskaltegira jo. Mintzakide programa doakoa da.
| Mintzakide taldeak | |||
| Herria | Eguna | Ordua | Tokia |
| Irurtzun | Astelehena | 09:00 | Pikuxar |
| Ostirala | 17:00 | Pikuxar | |
| Arratsaldean | Iratxo elkartean* | ||
| Arbizu | Asteazkena | 17:30 | Liburutegia |
| Urdiain | Asteazkena | 19:30 | Liburutegia |
| Altsasu | Astelehena | 16:00 | Koxka taberna |
| Ostirala | 09:00 | Kaixo taberna | |
| Ziordia | Asteartea | 16:00 | Liburutegia |
| *Azaroan hasteko. | |||
2017/10/30
Palestinari buruzko hitzaldia/ argazki emanaldia
Ostiral honetan, Palestinari buruzko hitzaldi bat antolatu dugu. Udaberri honetan, Josemari Morcillo eta Jaume Gelabert Palestinara bidaia egin zuten eta beraien esperientzia kontatzera etorriko dira.
Animatu eta parte hartu!
2017/10/02
Mintzakide Guaixen!
Euskara praktikatu eta bizi nahi duen jendea badago Sakanan. Baina ez du norekin euskara hitz egin. Edo euskalduna izanda euskaraz bizitzeko aukera berriak bilatu nahi ditu. Euskaraz giro atseginean eta lagun artean hitz egiteko aukera eskaintzen du Mintzakide programak. Euskara ikasten ari direnak, aritu zirenak, hizkuntza erabiliz hobetu nahi dutenak edo euskaldun gehiago ezagutu nahi dutenak izan daitezke mintzakideak.
Bospaseiko talde txikietan elkartzen dira mintzakideak, denendako egokia den egun, ordu eta tokian. Azken hori parte-hartzaileek erabakitzen dute. Tabernan, kafetegian edo paseoan elkartu daitezke. Talde bereziak sortzeko aukera ere badago, esaterako, gurasoena. Horrek ere aukera emanen luke haur eta gurasoak euskaraz arituko liratekeen jarduerak antolatzeko, parte-hartzaileek hala nahiko balute. Etxetik atera gabe ere mintzakide izan zaitezke, www.mintzanet.eus web orriaren bidez.
Izen-ematea
Doakoa da. 600 482 024 telefonoan, sakana_mintza@aek.eus e-postan edo Facebook-eko Sakanako Mintzakideak profilaren bidez egin daiteke. Gainera, www.sakanamintza.blogspot.com bloga kontsultatu dezakezu. Informazio gehiagorako Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzura edota AEKren Itsasi euskaltegira jo.
Subscribe to:
Posts (Atom)

