Pages

2007/10/11

Sustatzaileek hitzarmena 07/09/18an sinatu zuten


Sakanako Mankomunitateak, AEK-k, Bierrik elkarteak eta Aizpea, Kima eta Pikuxar euskara taldeek asteartean (07/09/18) aurkeztu zuten jendaurrean Mintzakide. Guztiek ere bat egin dute Sakanan euskararen erabilera sustatzeko egitasmo horretan eta Udalbideren laguntza izan dute. Jakin baitakite, gure hizkuntzaren egoera normalizatzeko beharrezkoa dela euskararen presentzia eta erabilera ahalik eta gizarte esparru gehiagotara zabaltzea.


Horiek horrela, Sakanako Mankomunitateak eta aipatutako ibarreko euskalgintzako eragileek behar-beharrezko iritzi diote "Sakanan euskara ikasten ari direnei edota hizkuntza erabilera ohiturak aldatu nahi dituztenei euskara praktikatzea eta beste herrikide euskaldunak ezagutzea ahalbidetuko dien egitasmoa sortzeari". Horregatik, Sakanan Mintzakide egitasmoa martxan jartzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten.

No comments:

Post a Comment