Pages

2009/03/09

Hitzaldi zikloa



Euskarabideak eta Nafar Ateneoak hitzaldi ziklo bat antolatu du, euskararen garapena bultzatzeko helburuarekin. Sakanako Mankomunitatearen egoitzan datorren ostegunean, martxoaren 12an, 19:00etan, Xabier Zabaletak Europako hizkuntza gutxituetako kazetariak eta hedabideak izanen ditu hizpide. Jesus Arregik "Zeru urdina, oskorria eta gauaren iluntasuna" hitzaldia eskainiko du Irurtzunen martxoaren 18an, asteazkenean, 19:30ean. Eta azkenik, martxoaren 26an, ostegunean, 19:00etan, kosmologiaren historia landuko du Jose Miguel Campillok Etxarri Aranazko kultur etxean.

No comments:

Post a Comment