2010/01/13

Komiki mutu lehiaketa

Kima euskara taldeak bigarren aldiz Komiki Mutu Lehiaketa antolatu du. Marrazkiak oinarri hartuta parte-hartzaileek irudimena erabili beharko dute komikiari izenburua eman eta marrazkietako “otartekoetan” testua jartzeko. Euskaraz, jakina. Erronka onartu nahi dutenek jakin dezatela komiki mutua, besteak beste, www.altsasukokima.com web gunean eskuragarri dagoela. Komiki osatua ilbeltzaren 27rako aurkeztu beharko da.
Anima zaitez!!

No comments:

Post a Comment