Pages

2011/04/13

Literatura testuei zukua ateratzeko!!!!!

Udaberriarekin batera zuhaitzei hostoak bueltatzen zaizkien moduan, gurera ere orriak bueltatzen dira. Literatur lanena. Testu bazka-ren bidez. Oraingo honetan Kima euskara taldeak Aste Santua bertan dugula baliatuta kristautasunaren libur saindua, Biblia ezagutzeko aukera eman nahi dizu. Zehazki bere Bibliako liburuki batzuk. Hitzordua hilaren 13an, asteazkenean, jarri dugu, 19:00etan Gure Etxea eraikinean (2. solairuan, mahai beltza duen gelan).

Testu bazka-ren bidez euskal literaturan barna bidaiatzeko aukera eskaintzen du Kima euskara taldeak. Testu bazka lagundutako irakurketa bat da. Denen artean euskarazko testu labur bat irakurtzearekin hasten da saioa. Ondoren, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean, testuari mamia, zukua, sekretuak, egitura eta beste ateratzen saiatzen gara.

No comments:

Post a Comment