Pages

2011/07/22

Egia ala gezurra?


Egia ala gezurra?


Altsasuko KIMA euskara taldekoen hausnarketa.

Euskara zaila da.

Egia batzuk: D ereduan erraz ikasten da, txikitan gaitasun
handiagoa dagoelako ikasteko. Gainera, elebitasunak beste
hizkuntzak ikastearen prozesua errazten du. Beste
hizkuntzekin konparatuta, baditu zenbait gauza errazagoak
direnak eta zenbait gauza zailagoak, baina ez da hizkuntza
zailenetarikoa. Euskal Herrian milaka pertsonak ikasi dute
eta ikasten ari dira. Praktikatzeko ez duzu atzerrira joan
behar.


Euskara inposatu nahi da.

Egia batzuk: Kasu honetan ez da esaten Gaztelania (edo
Frantsesa iparraldean) jakitea derrigorrezkoa dela eta
ezinbesteko baldintza lan egiteko. Espainiako
konstituzioaren arabera, herritar guztiek jakin behar
dute. Inglesa ere derrigorrezkoa da ikasgai bezala. Hobe
esanda, aske gara euskara ez ikasteko, beste hizkuntzak
derrigorrean ikasi behar dira, ordea.


Euskara ez da izan Nafarroako hizkuntza garrantzitsu bat.

Egia batzuk: XII. mendeko testu batean, euskara aipatzen da
Lingua Navarrorum bezala, hau da, nafarron hizkuntza. XVI.
mendean 3 nafarretatik 2 euskaldunak ziren. Nafar batek
idatzi zuen euskarazko lehendabiziko liburua (Etxepare).


Euskararen egoera ona dela.

Egia batzuk: Unescoren arabera, oraindik desagertzeko
arriskuan dago. Gainera, toki askotan ez da ofiziala.
Zailtasun handiak egoten dira ikasteko edo erabiltzeko.


Batua ez da euskara.

Egia batzuk: Euskara oso aberatsa da eta hizkera desberdin
asko daude. Euskara batua oso denbora laburrean garatu da,
beste hizkuntzek mendeetan egin dutenak, euskarak mende
erdian egin du. Hizkuntza batzuetan aspaldian egin zen
prozesuak, espainolaren kasuan, baina besteetan orain dela
gutxi, italiera eta alemanaren kasuetan. Hizkuntza guztietan
eman da estandarizazio hori. Batua gehienetan euskara jasoa
da eta ez kaleko hizkera. Beste hizkuntzetan ere, ez dira
berdina kaleko hizkera eta jasoa.

No comments:

Post a Comment