2012/05/16

Badator!!!!

Urtero bezala, ikasturte amaieran, udaberri goxoarekin   batera MINTZAEGUNA ailegatu da.

Santurtzin
ekainaren 2an

11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan
12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunendako jolasak
13:30 Kalejira poteoa
14:30 Bazkaria Gernika Parkean
16:30 Sari banaketa
17:00 Erromeria “Aldatz” taldearekin
20:00 Kantu-triki-poteoa ... eta sorpresa gehiago!


Bazkarirako txartelak maiatzaren 21era arte erosi daitezke. Nagusien menua 20€tan daukazue (zeliako eta barazkijaleek menu berezia eska dezakezue), eta umeen menua ere egongo da (azken honen prezioa argitu gabe dago oraindik). Joateko asmoa duzuenak, zuen herriko dinamizatzailearengana jo.
Animatu Santurtzira!

No comments:

Post a Comment