Pages

2012/10/06

BAIETZ ZURETAKO LEKUTXO BAT IZAN!!!!

Pixanaka-pixkanaka ari dira Sakanako Mintzakide taldeak osatzen. Zuk talde horietakoren batean sartu nahi baduzu, edo beste bat osatzen parte hartu, esatea baino ez daukazu.

Egun Altsasun bi talde dira:
bat astearteetan, 10:00etan, Akeita kafetegian
eta bestea ostegunetan, 17:00etan frontoiko tabernan. Talde hau oso jendetsua denez, segur aski, iaz bezala, bikoiztu egin beharko da eta beste egun batean ere elkartu.

Etxarri Aranatzen talde bat dago martxan
ostiraletan, 15:30ean plazan

udan martxan izan den beste taldekoak klasean hasi direnez, geldialdi bat izan da, baina klaseez gain mintzakidea mantentzea aztertzen ari dira.

Irurtzunen talde bat dago martxan
ostiraletan, 17:00etan, Pikuxar tabernan
eta egun hauetan beste arratsalde baterako taldea negoziatzen ari da.

No comments:

Post a Comment