2013/06/03

NANOIPUIN IRABAZLEAK

1.mailan

EUSKALTEGIA HASI ZEN

Negu gorria izan zen. Hotz handia egiten zuen eta elurra mara-mara bota zuen, baina honez gain, herri txiki honetan jende asko lanik gabe gelditu zen.

Igande batean, herrian zereginik ez zuen eta mutil bat Urbasan zebilen, eta hotzetik babesteko Santa Marina baselizan geratu zen. Han lapur batekin topatu zen ezkutatuta, baita apaiz batekin ere, zeinek elizatik ihes egin zuen. Egun osoan baseliza barruan egon ziren, euskaraz hitz egiten eta euskal kantak abesten, poz-pozik.

Kanpoan, hala ere, denbora aurrera egin ahala, gero eta elur gehiago botatzen ari zen, eta azkenean, hirurak lo geratu ziren. Ametsetan Mari jainkosa agertu zitzaien eta euskara irakesteko herrian eskola irekitzeko esan zien.

Horrela, bada, hasi zen euskaltegia!

Ty Gwin  (Mary Gwen Davies)
 

 
ARRISKUEN LEHENGUSINA
 Egun batean Zamartze ondoan nenbilen. Bat batean mutil gixajo bat ikusi nuen. San Mikeletik zetorren eta hanka batean kate handiak zeuzkan.
Baina, nora zoaz kate hauekin? - Esan nion
Iruñera noa- Esan zidan
Zergatik daramatzazu kate hauek?- galdetu nion
Goñiko Teodosio naiz. Mikel Doneak apurtu dizkit kateak, barkatu dizkit nire zorrak eta
esan dit Nafarroako Kutxa ez dela existitzen. Horregatik Iruñerantz noa, politiko batzuk
harrapatuko ditut, nire kateak jarriko dizkiet eta nire lagun dragoiarengana eramango ditut.
Orduan ezagutuko dute “Arriskuen Lehengusina” zer den !!
PRI  (Patxi Rabaz)
 
2. mailan
 
AMONA JAKINTSUA
Koldo: Egun on, zu zara Sakanako amona jakintsua?
Amona:Bai, noski. Hemen nago zure zalantzak erantzuteko.
Koldo: Nik jakin nahi dut zer egin daitekeen belarritako mina kentzeko. Nire alabak beti belarritako mina sufritzen du eta medikuek ematen dizkiote pilulak, baina mina ez da kentzen.
Amona: Olio berezi bat daukat oso ona eta bereziki umeendako. Olio honek infekzioa kentzen du.
Koldo: Olio honekin gortasuna senda daiteke? Nire emazteak ez dit entzuten.
Amona: Amona jakintsua da, baina ez du miraririk egiten.
Koldobika eta Josebe (Luis Lunbreras eta Pepa de Miguel)
 

 3. mailan
KUTXA BAT BONBOI
Goiz hartan, esnatu zenean oso makurtuta sentitu zen, gogorik ez zuen baina altxatu behar zuen.
Gelako leihotik Beriain ikus daiteke eta bainugelako ispiluan bere irudi ezagutezina ikusi
zuen.
Txikitan ama galdu zuen, urte batzuk geroago anaietako bat.
Nerabe zenean amodioa ezagutu zuen eta istripu larriagatik bizitza ia-ia galdu zuen. Urteak pasa eta gero, senarra eta ahizpa ere hil ziren.
Zer gehiago gerta dakidake...?
Nor zen burusoil hori...?
Oraindik gaztea zen...!
Bizitza kutxa bat bonboi bezalakoa da, inoiz ez dakizu zer tokatuko zaizun!
Bere izaki maiteak bidean gelditu ziren baina berak ezin zuen onartu minbiziaren aurkako
itxaropena galtzea!
 ETIAM (Maite Arguelles)
Aipamen berezia

 
BADAKIZUE ZERGATIK ESATEN DIOTEN KALDERETE JOXERI?
Behin Etxarriko festetan bere elkarteari auzatea prestatzeko dirua eman zion udalak.
Joxek kalderetea prestatu zuen bere elkartean, Artzabalen; baina puntuan utzi nahian, berandutu egin zitzaion eta eltze handia eskuetan hartuta korrika karrika txikitik abiatu zen plazara.
Justu memento hartan plazatik presaka gaupasero bat zetorren karrika txikira pixa egitera.
Eta klank! Elkar jo zuten. Kalderete guztia Joxeren gainera erori zen.
Han agertu zen Joxe plazara eltze hutsik, baina kalderetez beteta.
Ilargi (Idoia Artieda)

No comments:

Post a Comment