2014/01/31

ASTEARTERAKO DEIALDIA IRURTZUNEN

MAKILA HOTSAK JARRAITUZ: ZORION ETXE HONTAKO DENOI

Santa Ageda eguneko bezperan, otsailaren 4an, asteartean, sakandarrak Santa Ageda koplekin kantu eskean aterako dira.

Zorion etxe hontako denoi, oles egitera gatoz...

Antzinako ohiturak berreskuratuz eta makila lagun, lurrari esnatzea eskatuko zaio gure herrietan.

Irurtzunen Aizpea euskara taldeak astearteko 18:30ean jarri du hitzordua.


Informazioaren jatorria: Guaixe (moldatua)

No comments:

Post a Comment