Pages

2014/05/30

"ETXARRIN ERE EUSKARAZ BIZI GARA" ARGAZKI ERRALDOIA

"ETXARRIN ERE EUSKARAZ GARA"

ARGAZKI ERRALDOIA ATERATZEKO DEIALDIA

Etxarriko euskalgintzak deialdia egiten die etxarriar guztiei,
datorren larunbatean euskararen aldeko argazki erraldoian parte har dezaten.

Etxarrin larunbatean Euskal Jaia ospatuko dugula aprobetxatuta, aldarrikapenari ere tarte bat eskainiko diogu. Argazki erraldoiaren bidez, batetik, aldarrikatuko dugu Etxarri euskararen arnasgune dela eta arnasgune izaten segi dezan behar diren baliabideak egotea beharrezkoa dela. Bestetik, babesa emanen diogu ekainaren 14an Tolosan UEMAk antolatutako Udalerri Euskaldunen Egunari eta leloari:

"ELTZETIK ETA ALTZOTIK EUSKARAZ GARA"

Argazkia ateratzeko hitzordua:

                     Maiatzak 31, larunbata
                     14:15ean
                     Udaletxearen azpian


Euskaltzale guztiok argazkira!

DEITZAILEAK
    Etxarriko Euskara Batzordea
    Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea
    Etxarriko EHE
    Etxarriko Gazten Asanblada

No comments:

Post a Comment