Pages

2016/05/05

Larunbat honetan, Altsasuko Euskal jaietan, ELE festa ospatuko dugu!!! Guaixe Fundazioak, Sakanako Aek-k, Sakanako Mankomunitateak eta Guk Geuk (Mintzakide programa)antolaturiko ekintza da.
Ele...hitza, berba....euskaraz....
"L"a lauki berde baten barruan....ibilgailuan praktikatzen ari denaren seinalea....Praktikatu...Euskara!!!! Mintzakideak eta ikasleak bezala...

12etan, ekitaldiari hasiera emango diogu aurten euskaldundu diren ikasleei eta urte askotan gure Mintzakide programako taldeetan aritu direnei omenalditxo bat eginez. Ondoren, Mintzodromoarekin hasiko gara eta bukatzeko auzate gozo gozoa.

Haur txokoa ere izango da. Klarionaz egindako mural erraldoia egin nahi dugu, herriko artista baten laguntzarekin!! Gero jokoak!

Foruen plazan izango da eta eguraldia okertuko balitz, Iortia Kulturguneko eskaratzan.

Animatu!!
EUSKARA PRAKTIKATU ETA BIZI SAKANAN!


No comments:

Post a Comment