Pages

2009/03/17

Badator Korrika 16!

Martxoaren 26an abiatuko da Tuteratik eta apirilaren 5era arte 2.494 kilometro eginen ditu Euskal Herri osoan barna. Sakana hiru aldiz ukituko du aurtengo Korrikak. Lehenengoa, martxoaren 28an, Aizkorbetik Lekunberri aldera. Martxoaren 30ean gauerdi aldera, Irurtzundik pasako da eta apirilaren 2an goizeko 1:08ean Ziorditik sartuko da.
ONGI ETORRI!!

2009/03/10

Film Laburren VI. Zirkuitua



Z

I

N

E U S K A R A Z !!!

A

Zortzi film laburrez osatutako ordubete inguruko emanaldia izango duzue martxoaren 12an, osteguna, 19:30etan Altsasuko Iortia kultur gunean, Kima euskara taldeak eta Topaguneak antolatuta.

Gure zineaz gozatu nahi??Bada, animatu!!!

2009/03/09

Hitzaldi zikloa



Euskarabideak eta Nafar Ateneoak hitzaldi ziklo bat antolatu du, euskararen garapena bultzatzeko helburuarekin. Sakanako Mankomunitatearen egoitzan datorren ostegunean, martxoaren 12an, 19:00etan, Xabier Zabaletak Europako hizkuntza gutxituetako kazetariak eta hedabideak izanen ditu hizpide. Jesus Arregik "Zeru urdina, oskorria eta gauaren iluntasuna" hitzaldia eskainiko du Irurtzunen martxoaren 18an, asteazkenean, 19:30ean. Eta azkenik, martxoaren 26an, ostegunean, 19:00etan, kosmologiaren historia landuko du Jose Miguel Campillok Etxarri Aranazko kultur etxean.