Pages

2013/06/05

AZKEN PASABIDEKO GALDERA!!!!

Ikasturte honetako azken pasabideko galdera.
Galdera berezia: ikasle batek prestatu du!!!!                                  
Xakean peoi txuria zortzigarren laukitxora ailegatu denean…
  1. Dama bihurtuko da
  2. Dorre bihurtuko da
  3. Nahi duzuna bihurtuko da, baina ez peoi ez errege
  4. Zaldi bihurtuko da

NAFARROAKO ABIZENEN GALDERAREN ERANTZUNA


Nafarroan 2012/01/01ean zeuden…

1.Garcia 11.501

2.Martinez 11.260

3. Perez 8.478

4.Jimenez 8.385


11. Goñi 4.065

13. Echeverria 3.058

Garcia abizena zela 16 lagunek aztatu dute eta, notarioaren aurrean zozketa txintxoa egin eta gero, bi boligrafo zoragarriak jasoko dituena berriro mintzakide bat da!!!
Aupa Etxarriko Ane!!!!!

2013/06/04

ABIATU DA ETXARRI ARANAZKO UDAKO TALDEA

Atzo abiatu zen Etxarri Aranazko udako taldea. Noraino iritsiko dira?
 
Bederatzi lagun!!!!! (baten bat atzean eta besteren bat kameraren atzean!!!!)

 

2013/06/03

NANOIPUIN IRABAZLEAK

1.mailan

EUSKALTEGIA HASI ZEN

Negu gorria izan zen. Hotz handia egiten zuen eta elurra mara-mara bota zuen, baina honez gain, herri txiki honetan jende asko lanik gabe gelditu zen.

Igande batean, herrian zereginik ez zuen eta mutil bat Urbasan zebilen, eta hotzetik babesteko Santa Marina baselizan geratu zen. Han lapur batekin topatu zen ezkutatuta, baita apaiz batekin ere, zeinek elizatik ihes egin zuen. Egun osoan baseliza barruan egon ziren, euskaraz hitz egiten eta euskal kantak abesten, poz-pozik.

Kanpoan, hala ere, denbora aurrera egin ahala, gero eta elur gehiago botatzen ari zen, eta azkenean, hirurak lo geratu ziren. Ametsetan Mari jainkosa agertu zitzaien eta euskara irakesteko herrian eskola irekitzeko esan zien.

Horrela, bada, hasi zen euskaltegia!

Ty Gwin  (Mary Gwen Davies)
 

 
ARRISKUEN LEHENGUSINA
 Egun batean Zamartze ondoan nenbilen. Bat batean mutil gixajo bat ikusi nuen. San Mikeletik zetorren eta hanka batean kate handiak zeuzkan.
Baina, nora zoaz kate hauekin? - Esan nion
Iruñera noa- Esan zidan
Zergatik daramatzazu kate hauek?- galdetu nion
Goñiko Teodosio naiz. Mikel Doneak apurtu dizkit kateak, barkatu dizkit nire zorrak eta
esan dit Nafarroako Kutxa ez dela existitzen. Horregatik Iruñerantz noa, politiko batzuk
harrapatuko ditut, nire kateak jarriko dizkiet eta nire lagun dragoiarengana eramango ditut.
Orduan ezagutuko dute “Arriskuen Lehengusina” zer den !!
PRI  (Patxi Rabaz)
 
2. mailan
 
AMONA JAKINTSUA
Koldo: Egun on, zu zara Sakanako amona jakintsua?
Amona:Bai, noski. Hemen nago zure zalantzak erantzuteko.
Koldo: Nik jakin nahi dut zer egin daitekeen belarritako mina kentzeko. Nire alabak beti belarritako mina sufritzen du eta medikuek ematen dizkiote pilulak, baina mina ez da kentzen.
Amona: Olio berezi bat daukat oso ona eta bereziki umeendako. Olio honek infekzioa kentzen du.
Koldo: Olio honekin gortasuna senda daiteke? Nire emazteak ez dit entzuten.
Amona: Amona jakintsua da, baina ez du miraririk egiten.
Koldobika eta Josebe (Luis Lunbreras eta Pepa de Miguel)
 

 3. mailan
KUTXA BAT BONBOI
Goiz hartan, esnatu zenean oso makurtuta sentitu zen, gogorik ez zuen baina altxatu behar zuen.
Gelako leihotik Beriain ikus daiteke eta bainugelako ispiluan bere irudi ezagutezina ikusi
zuen.
Txikitan ama galdu zuen, urte batzuk geroago anaietako bat.
Nerabe zenean amodioa ezagutu zuen eta istripu larriagatik bizitza ia-ia galdu zuen. Urteak pasa eta gero, senarra eta ahizpa ere hil ziren.
Zer gehiago gerta dakidake...?
Nor zen burusoil hori...?
Oraindik gaztea zen...!
Bizitza kutxa bat bonboi bezalakoa da, inoiz ez dakizu zer tokatuko zaizun!
Bere izaki maiteak bidean gelditu ziren baina berak ezin zuen onartu minbiziaren aurkako
itxaropena galtzea!
 ETIAM (Maite Arguelles)
Aipamen berezia

 
BADAKIZUE ZERGATIK ESATEN DIOTEN KALDERETE JOXERI?
Behin Etxarriko festetan bere elkarteari auzatea prestatzeko dirua eman zion udalak.
Joxek kalderetea prestatu zuen bere elkartean, Artzabalen; baina puntuan utzi nahian, berandutu egin zitzaion eta eltze handia eskuetan hartuta korrika karrika txikitik abiatu zen plazara.
Justu memento hartan plazatik presaka gaupasero bat zetorren karrika txikira pixa egitera.
Eta klank! Elkar jo zuten. Kalderete guztia Joxeren gainera erori zen.
Han agertu zen Joxe plazara eltze hutsik, baina kalderetez beteta.
Ilargi (Idoia Artieda)