Pages

2016/06/16

Ikasturtea amaitzear...


                                2016 /17 ikasturtea bukatzear!

Mintzakideen komunitatea handitzea lortu dugu. Aurten 69 Mintzakide aritu gara Sakana guztian zehar. Hainbat ekintza osagarri egin ditugu...Ele festa, zinemara joan, merienda...
Eskerrik asko euskara praktikatzera eta hobetzera animatu zaretenei eta euskalduntze prozesu horretan laguntzeko boluntario aritu zaretenei.
Datorren urtean jarraitzera edo apuntatzera animatzen zaituztegu. Euskararentzako arnasguneak gara eta. 

Matrikula epea Irailean. (600482024 telefonoan)

Uda ona pasa!

                                Sakanako Mintzakide




Sakanako mintzakideko prentsa agerpenak 2016/17


MINTZAKIDE- SAKANA. PRENTSA ARTIKULUAK.

aizu.eus/index.php?option=com_content...ele-festa-altsasun..

2016/05/05

Larunbat honetan, Altsasuko Euskal jaietan, ELE festa ospatuko dugu!!! Guaixe Fundazioak, Sakanako Aek-k, Sakanako Mankomunitateak eta Guk Geuk (Mintzakide programa)antolaturiko ekintza da.
Ele...hitza, berba....euskaraz....
"L"a lauki berde baten barruan....ibilgailuan praktikatzen ari denaren seinalea....Praktikatu...Euskara!!!! Mintzakideak eta ikasleak bezala...

12etan, ekitaldiari hasiera emango diogu aurten euskaldundu diren ikasleei eta urte askotan gure Mintzakide programako taldeetan aritu direnei omenalditxo bat eginez. Ondoren, Mintzodromoarekin hasiko gara eta bukatzeko auzate gozo gozoa.

Haur txokoa ere izango da. Klarionaz egindako mural erraldoia egin nahi dugu, herriko artista baten laguntzarekin!! Gero jokoak!

Foruen plazan izango da eta eguraldia okertuko balitz, Iortia Kulturguneko eskaratzan.

Animatu!!
EUSKARA PRAKTIKATU ETA BIZI SAKANAN!