Pages

2008/05/28

Mintzaeguna 2008


Iruñean eta Donostian egin ostean, Getxon ospatuko da ekainaren 14an III. mintzaeguna. Egun horretan Euskal Herri osotik etorritako berbalagunak, mintzalagunak, mintzakideak elkar ezagutu, ondo pasatu eta euskaraz gozatzeko asmoz batuko dira. Aurtengo antolaketaren ardura Getxoko Egizu egitasmoaren esku geratu da eta hau da proposatzen diguten egitaraua:
11:00etan Ongi etorria Portu zaharreko orubean: bertsolariak, dantzariak,txalapartariak, suziriak eta gosaritxoa
11:30ean Ibilaldi gidatua tokiko berezitasunak ezagutzeko: Xabi Payak eta Unai Elorriagak azalpenak emango dituzte Itsasadarra, Ezkerraldea, Getxo, Algorta eta Portu Zaharrari buruz.
12:30ean Etxetxu Plazan hamaiketako musikatua: alboka, trikitixa eta pandero joleak
13:30ean Kalejira: Portu Zaharretik San Nikolas plazaraino, Zabala kaletik eta Telletxe plazatik igarota
14:30ean Bazkaria San Nikolas plazan
16:00etan Sari banaketa
16:30ean Erromeria Patxi Perezek gidatua
Animatu eta PRAKTIKATU GUREKIN!

2008/05/22

Sakandarren eguna 2008

Larunbat honetan, Maiatzak 24ean izango da aurtengo Sakandarren eguna. Oraingo honetan Irurtzunen izanen da eta sakandar guztiok dugu bertaratzeko gonbitea luzatuta.
Hona hemen egitaraua:

10:00 SUZIRIAK - DIANAK (Gaita,Txistu,Trikitilarik…)
11:00 ERRALDOIAK
12:00 UMEENTZAKO ANTZERKIA (MONDA LIRONDA)
12:45 DANTZAK (SAKANAKO DANTZARIAK)
13:30 OMENALDIA
14:00 SARI BANAKETA (MAKAILUA) DASTAKETA
14:30 BAZKARIA
16:00 BAZKALONDO MUSIKATUA
18:00 GYNKANA
19:30 EUSKARAREN ALDEKO KALEJIRA.TRIKIPOTEO (SAKANAKO TRIKITILARIAK) 20:00 AUZATEA
21:00 BATUKADA-RONDA (ALTSASU-ARBIZU)
23:30 KONTZERTUAK (KAGANDO, ARREBOTE)
01:30 GAUPASA TXIMELETAREKIN

Aupa sakana eta sakandarrok! Ongi pasa eta gaiztoak izan!

Nork esan du Sakanan ez dugula piroporik botatzen?


Zuen erromantizismo alde izkutua agerian utzi nahi?
Altsasuko III. piropo lehiaketan parte hartu eta ea zeinek botatzen duen piroporik goxoena...
Ekainak 3rarte duzue euskarazko piropoak aurkezteko epea. Horretarako, Iortia kultura gunean, AEKren Itsasi euskaltegian, Donibane goxoki dendan, Fortxo gozotegia, Lurrazpi, Arkangoa, Gautxori, Biltoki eta Akelarre tabernetan, baita Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Ikastolan, Corazonistetan eta Lanbide Heziketan kutxatxoak jarri dira. Bestela Kimaren web orriaren bidez hartu daiteke parte.
Ondoren, aste bete izango duzue www.altsasukokima.com orrian zintzilikatuko diren piropo guztiak bozkatzeko. Bozka gehienak jasotzen dituenak irabaziko du.
Zeren zain zaudete? Hasi inspirazioari ateak irekitzen!!!!

2008/05/19

Argentinako euskara irakaslea guztion eredugarri



Kima Euskara Taldearen gonbiteari jarraituz, ostegunean 35 bat pertsona bildu ginen Iortia kultur gunean Rocio Basterra entzutera.

Argentinarra, Viedmakoa, Rocíok azaldu zigun familia loturengatik jarri zela harremanetan euskal kulturarekin. Dantzak eta bestelako jarduerek beste urrats bat ematera eraman zutela kontatu zigun. Bahia Blancan duela lau urte euskara ikasten hasi zen. Internet bidezko ikasketa prozesu aitzindari baten bidez euskara ikasten hasi zela azaldu zigun bildutakoei.

Ikasteaz gain, irakasle lanetan aritu zen Viedman, Bahia Blancan eta Rio Coloradon besteak beste.

Iortiara gerturatutako euskara ikasle askorentzat eredugarria izan zen neska honen lana.