Pages

2011/03/10

Irurtzungo inauteriak bereziak izan dira

Aurten, Atakondoan, Eskola Kontseiluko Jai Batzordeak , inauterien gai nagusia zein zen jakin ondoren, lanari ekin zion zenbait ekimen prestatzen, eskola girotzeko eta ikasle handiei lehentasuna emateko asmoz,. Hala bada, familia orori eskuko egitaraua helarazi ahal izateko, ikasgela guztietan marrazkiak egin ziren eta ESO – DBHko ikasleen ordezkariek hautatu zituzten egitarauan argitaratu zirenak.

Aurtengo gaia orokorra “ Munduko jantzi eta kulturak” izaki, Atakondoan dauden mundu osoko ikasleen gurasoei eskutitz bat bidali zieten , haien lurraldeetako jantziak edo apaingarriak eskolara eraman zitzaten, eskolako sarreran kokatu , eta denon artean konpartitu eta ezagutu ahal izateko. Ekimen honek arrakastatsua izan zen eta zenbait familiek oso ongi erantzun zuten , etxean zituzten jantzi eta osagarriak eramaten, erakusketa koloretsua sortuz.

Eskolako atarian eta baita egitarauan inauteri hitza sei hizkuntzatan jarri zen: Euskara, Gaztelania, arabiera , txinera, ingelesa eta bulgaroa, eskolako haurren hizkuntzek ordezkatuak egoteko.

Pasa den urtean Mari Gorri panpina ez zen erre, elurra baitzegoen eta ikasle handiek berrapaindu zuten erakusketaren protagonista izan zedin.

Zikloka, mailaka, oso mozorro alaiak eta anitzak ikusi izan ziren polikiroldegian egindako desfilean. Haur Hezkuntzakoak dragoiak eta guzti lagunduta, txinatarrez jantzi ziren. Lehen Hezkuntzako hiru mailek zuluez, eta maila batek arabiarrez egin zuten desfilea. Bigarren zikloko guztiak mexikarrak bihurtu ziren . Hirugarren zikloan barietate handia izan zen: ekuatoriarrak , indioak, hawaiarrak eta Kolonbiarrak izan ziren goiz batez. DBHkoak Andaluziako jantzi eta dantza erakutsi zituzten eta baita Historiari bisita eman zioten erromatarrez mozorratu baitziren. ESOko ikasleriak ez zion eutsi inauteriari eta zenbait neskak salbatu zuten beren txanda eskozesaz jantzita .

Desfilea bukatu ondoren, ikasleria geletara abiatu zen , Apymak emandako gosaria gustura jatera. Eguraldia kaxkarra egin arren, kalejira animatua baina motza, egin ahal izan zuten ikaslek, irakasleek eta guraso eta herritarrek, udalak ordaindutako txarangaren musikaz lagunduta, Etxera joan aurretik; Mari Gorri panpina erre egin zuten, datorren urtean berriz, paperezko bihotza izan ahal izateko, eta urtean zehar igarotako ezak eta une txarrak suak berarekin eraman zitzan.


No comments:

Post a Comment