Pages

2012/01/10

Ilbeltzeko TESTU BAZKA




Urte berriarekin batera, bueltan da Testu bazka, Kima euskara taldeak antolatu duen lagundutako irakurketa. Aurreneko saioa asteazkenean izanen da, eta bazkarako Joan Mari Irigoienen Ur arreak, ur garbiak liburuko testu bat izanen da. Menu bera dastatuko da hilaren 25ean ere. Hitzordua 19:00etan jarrita dago, Udal liburutegian.

Ez dakienarendako, Testu bazka lagundutako irakurketa bat egitean datza.
Euskaraz idatzitako testu labur bat irakurtzearekin hasten da saioa, kasu honetan Irigoienena. Irakurri ondoren, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean, testuari mamia, zukua, sekretuak, egitura eta beste ateratzen saiatzen gara. Jakizu Testu bazka-n aritzeko ez da literatura ezagutza espezifikorik edo prestaketa berezirik behar. Dena abantailak dira: euskaraz idatzitako lanak ezagutzeko aukera eskaintzen du; ez da etxerako lanik izanen, aurretik ez delako ezer irakurri behar, saioan bertan irakurtzen dira pasarte labur batzuk; saioak ez dira oso luzeak izaten eta, gainera, saio guztiak independenteak dira.

Horregatik guztiagatik, Kima euskara taldetik gonbitea luzatzen dizuegu irakur zaletasuna duzuenoi, literatura maite duzuenoi eta idazketaren sekretuak ezagutzea maite duzuenoi edota euskaraz hitz egin nahi duzuen guztioi.

Kima euskara taldeak parte hartzera animatu nahi zaitu. Hori bai, antolaketa errazte aldera, eskertuko genizueke Altsasuko udal liburutegian, Itsasi euskaltegian edota altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidean izena emanen bazenute. Bezperara arte duzue. Eman izena eta on egin literatura-bidaiak. Bizi euskaraz.

No comments:

Post a Comment