Pages

2012/04/02

APIRILEKO TESTU BAZKA


Aste Santutik bueltan, apirilaren 18an, izanen da Testu bazkaren bidez euskarazko letretara hurbiltzeko aukera bakarra. Ohi bezala, hitzordua 19:00etan dago jarrita literaturzale, udal liburutegian.

Oraingoan Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak (Susa, 2010) liburuaren inguruan arituko gara. Zazpi ipuin biltzen ditu Apalategik liburuan eta haietan bikote harremanak eta euskal literatura hartu ditu gai nagusitzat. Liburu horrekin Apalategik bigarrenez lortu zuen Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena. Hau da, irakurleek euskal literaturgintzako urteko obrarik gogokoena izendatu zutela.

No comments:

Post a Comment