Pages

2012/04/19

TELPen parte hartzeko garaiz zaude!

EMAN EZAZU IZENA TELP TAILERREAN!!
Etxarriko udalak TELP tailerra antolatu du, apirilaren 20 eta 21erako.
Oraindik 6bat plaza libre daude, eta aukera duzu izena emateko. Ikastaro bikaina da euskaren erabilerarekiko kontzientzia aztertzeko eta lantzeko.
Tailer hau Etxarriko Udalak (Euskara Batzordeak) antolatu du, EHE taldeak proposatua. TELP tailerra (taller d´spai lingüistic personal) Valentzian sortu zuten Ferran Suay Eta Gemma Sangines Psikologia Unibertsitateko irakasleek, eta oso-oso interesgarria da. Gemma Sangines bera etorriko zaigu Etxarrira.Tailerraren helburua da euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea, gusturago aritzea, eta horretarako baliabide gehiago sortzea.
Parte hartuko duten pertsonek euskaraz hitz egitean duten deserosotasuna gutxituko dute eta horrela,euskaraz gehiago egiteko aukera izanen dute. Horretarako, oso baliagarriak izanen dira maila kognitiboan, emozionalean eta fisiologikoan eskainiko diren baliabideak. Tailerreko hartzaileak euskaraz egiteko gogoa duten hiztunak izango dira.Garrantzitsua da izena emanen duten pertsonek euskararekiko kontzientzia izatea.
Tailerraren egunak eta ordutegia: apirilak 20, 17:00-20:00 (ostirala)Apirilak21, 09:30-13:30 (larunbata) Izena emateko udal bulegoetara joan,kultura@etxarriaranatz.com helbidera idatzi, edo 948.460.930 telefonora hots egin(matrikulak 20 €).

No comments:

Post a Comment