2011/06/06

Euskaraz aritzeko aukera ematen dute

Informazio hau lortzeko iturria www.guaixe.net





Bi elkarte hauetako bazkide asko, gehienak ez esateagatik, euskaldunak dira.
Eta egiten dituzten proposamenak interesgarriak dira oso.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea Sakanan produktu ekologikoak zuzenean eskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazari eta abeltzainekin harremanetan jarriz edo hornitzaile desberdinei eskatuz. Bertako produktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik, urtaroko produktuen alde, ekoizleen eskutik gure etxeetara datorrena. Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuota bakarra eskatzen da. Zer aurkitu daiteke Lugorriko Lakuntzako dendan (Mankomunitatearen parean): fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta, arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia, behi esne eta esne begetalak, eztia, arrautzak, garagardoa, lekaleak, ozpina… Informaziorako: 656 711 130 (Gorka) eta 680 142 007 (Alazne). Ingelera doan ikasi nahi al duzu? Belarra ebakiko al dizut?
Trukatu zure denbora. Ordu bat=ordu bat. Eska ezazu informazioa Larrezabal denboraren kutxan, larrezabaldk@inigoaritza.com posta elektronikoan.

No comments:

Post a Comment