Pages

2011/06/08

Gaur TESTU BAZKA!

Garagarrileko bi saioekin despedituko da aurtengo Kima euskara taldearen literatura eskaintza: Testu bazka. Oporren aurreko bi saio hauetan nobela beltza ezagutzera gonbidatu nahi zaituztete. Bertako eta kanpoko nobela beltzak. Gizartearen erretratatu den estilo hori ezagutu nahi duenak hilaren 8an du horretarako aukera.

Polizia, ustelkeria, hilketa, tabako ke eta bestelako osagaiez gozatu nahi duenak 19:00etan du hitzordua Gure Etxea eraikinean jarrita (2. solairuan, mahai beltza duen gelan). Toki eta ordu berean, baina hilaren 22an despedituko da ikasturte honetako literatura bidaia.

Ez dakienarendako, argituko dugu Testu bazka-ren bidez euskarazko literaturan barna bidaiatzeko aukera eskaintzen duela Kima euskara taldeak. Zer den? Testu bazka lagundutako irakurketa bat da. Denen artean euskarazko testu labur bat irakurtzearekin hasten da saioa. Ondoren, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean, testuari mamia, zukua, sekretuak, egitura eta beste ateratzen saiatzen gara.

Irakur zaletasuna dutenei, literatura maite dutenei, idazketaren sekretuak ezagutzea maite dituztenei edota euskaraz hitz egin nahi duten guztiei Kima euskara taldeak parte hartzeko gonbitea egiten die. Antolakuntza errazteko, eskertuko genizueke aurretik izena ematea, bezperara arte duzue horretarako (Altsasuko udal liburutegian, Itsasi euskaltegian edota altsasuneuskaraz@euskalerria.org Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidean). Hori egin eta on egin diezazula literatura-bidaiak. Bizi euskaraz.

No comments:

Post a Comment