Altsasuko Udalak eta Sakanako Mankomunitateak, Euskara sorkuntzari, sorkuntza euskarari izeneko programaren barruan, Emak bakia baita
pelikula eskainiko dute Altsasun. Bi entitateek —bakoitzak bere
esparruan— euskara sustatzeko helburua dute, eta sustapen lan horren
barruan oso garrantzitsuak dira euskaraz sortutako kultur produktuak;
horien artean, zinema ekoizpenak. Euskarazko produktuen kontsumoa
handitzeko eta, zehazkiago, Sakanan helduendako euskarazko filmen ikusle
kopurua handitzeko, sortu zuten Euskara sorkuntzari, sorkuntza euskarari
programa. Izan ere, Iortia kultur guneak zinema-programazio egonkorra
eskaintzen du urtean zehar, eta euskaraz sortu edo itzulitako
familiendako filmak proiektatzen ditu hilero; noizbehinka, helduendako
filmak proiektatzen ditu, baina ikusle gutxi joan ohi da.
- abenduaren 26an (ostegunarekin)
- 20:00etan
- Altsasuko Iortia kultur gunean
- Doan (gonbidapena jaso behar da aldez aurretik Iortian) Laburpena
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: Oskar Alegria
- Gidoia: Oskar Alegria
- Iraupena: 83 minutu



































Biak euskaldunak izan arren harremana gaztelaniaz hasi
zuten eta egunerokoan gaztelera erabiltzen duten bikote ugari daude.
Jakina, bikoteren ispiluan begiratzen diren seme-alabengan eragina du
hizkuntza jokabide horrek. Horregatik, euskaldunak izanda ere
gaztelaniaz bizi diren bikoteei propio zuzendutako ikastaroa antolatu du
Bakaikuko Udalak. Gemma Sagües-ek unibertsitate irakasleak emanen du
tailerra.






