Pages

2012/02/03

Bihar Sakanako euskarazko hedabideen aldeko elkartasun azokak



Bihar euskarazko hedabideen aldeko elkartasun azokak
Sakanako ikastolek sustatuta Etxarri Aranatzen eta Altsasun eginen dira bihar.
Andra Mari, IƱigo Aritza eta Txioka ikastolek objektuak biltzen daramatzate azken asteak.
Erabilgarri diren eta etxean erabilerarik ez duten objektuak dira bildu dituztenak. Irene Lopez de Goikoetxeak Beleixe Irratian (FM 107,3) esan duenez, jostailuak, liburua, CDak, DVDak, arropa, etxeko tresnak, dekoraziokoak eta beste asko jaso dituzte. Guztiak ere bihar “prezio oso eskuragarrian” salgai jarriko dituzte Etxarri Aranatzen eta Altsasun eginen diren bigarren eskuko objektuen elkartasun azokan.
Ekimen horrekin Sakanako ikastolek Guaixe astekaria eta Beleixe irratiaren alde dirua atera nahi dute, “diru-laguntzen murrizketaren ondorioz egoera larrian baitaude”.
Azokak Etxarri Aranatzen, estalopean, 11:30etik 15:00etara.
Altsasun, Foru plazan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara

No comments:

Post a Comment