Pages

2012/02/19

OSO GUSTURA ATZO ALTSASUN

Bai sakandarrak, bai Iruñerrikoak oso gustura egon ginen atzo Altsasun.
Eskerrik asko Jabi, Gorka, Amaia eta Patxi! Mokadu gozoen artean, Altsasuko eta Sakanako inauterien hainbat eta hainbat kontu eta kontutxo ezagutu genituen.
Halaber, primizian, oraindik mustu gabe egon arren, Altsasuko hiru ikastetxeetako haurrek inauterien inguruan egindako marrazkiak, panpinak, maskarak eta abarrak ikusi ahal izan genituen.
Hori guztia eguzkiaz gozatuz! (aspaldiko partez)

No comments:

Post a Comment