Pages

2012/02/05

SAKANAKO MINTZAKIDEENDAKO IPUIN LEHIAKETA

Sakanako euskaltegietako ikasleekin batera, heldu den asteetan lana daukate Mintzakideek.






LEHENA
Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako
edozein pertsonak har dezake parte, baita
eremu bereko Mintzakide programako parte-hartzaileek
ere.
BIGARRENA
3 maila ditu lehiaketak:
• 1. mailan B1 maila arteko ikasleek har dezakete
parte.
• 2. mailan, berriz, B2 maila arteko ikasleek.
• 3. mailan C1 maila arteko ikasleendako da.
Mintzakide programako parte-hartzaileek duten
ezagutzaren pareko mailan parte hartuko dute.
Horretarako propio azaldu beharko dute.
HIRUGARRENA
Lanak banaka egingo dira eta egile bakoitzak nahi
beste testu aurkez ditzake. Ipuin bakoitzak 100
hitz izango ditu, gehienez.
LAUGARRENA
Lehiaketak aurrera egiteko gutxienez 10 lan aurkeztu
beharko dira; bestela, bertan behera geldituko
da.
BOSGARRENA
Lanak euskara hutsean idatziko dira eta argitaratu
gabeak, jatorrizkoak eta beste edozein lehiaketetan
saririk jaso gabeak izanen dira.
SEIGARRENA
Indarkeria, sexismoa, arrazakeria edo bestelako
eskubide urraketak sustatzen dituzten lanak ez
dira onartuko.
ZAZPIGARRENA
Sakanari buruzko erreferentziaren bat sartzea
ezinbestekoa da (tokiak, gertakari historikoak…).
ZORTZIGARRENA
Ipuin bakoitzaren bi kopia aurkeztuko dira lehiaketara.
Ipuina gutun-azal itxi baten barruan sarturik
aurkeztuko da izenorde batez sinatua. Gutun
azalaren barruan beste gutun-azal itxi bat
sartuko da. Bertan egileak bere datuak eman beharko
ditu: izen-abizenak, telefonoa, helbidea eposta
eta ikasketa-maila. Lanak internet bidez
ere bidal daitezke euskara@sakana-mank.com
helbidera. Posta elektronikoz bidaliz gero, pdf
formatuan egon behar dute eta datu guztiak
beste dokumentu batean bidaliko dira.
BEDERATZIGARRENA
Sakanako Mankomunitateak izendatuko du
epaimahaia. Epaimahaiaren epaia apelaezina
izanen da.
HAMARGARRENA
Lanak martxoaren 3Oera arte aurkez daitezke Itsasi
euskaltegian edota Sakanako Mankomunitatean.
HAMAIKAGARRENA
Sariak eman gabe gera daitezke, baldin eta obrek
ez badute behar bezalako merezimendurik. Era
berean, sariak ex-aequo moduan banatu ahalko
dira lan batzuen artean.
HAMABIGARRENA
Aurkeztutako lanak Sakanako Mankomunitatearen
esku geldituko dira. Mankomunitateak lanak
argitaratzeko aukera gordeko du.
HAMAHIRUGARRENA
Maila bakoitzeko saridunek liburu sorta bat jasoko
dute.
HAMALAUGARRENA
Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar
berarekin.

No comments:

Post a Comment