Pages

2012/02/01

ARRAKASTA BINGO-AFARIAN

Larunbatean ospatu zen BIERRIKen aldeko BINGO-AFARIA. 45 pertsona inguru izan ziren afarian eta 60 bat azaldu ziren ondorengo Bingora.

Ederki afaldu ondoren, kartoien aitzakiarekin, txanpon batzuk elkar trukatzeko aukera izan zen. Batzuek zorte handia izan zuten; beste batzuek, berriz, kartoiari begira eta begira, baina ia zenbakirik ezabatu gabe egon ziren.
Esate baterako, Manolok bi BINGO kantatu zituen eta Iratik bat. Halaber, Trinitatera lo egitera joan zen koadrila batek enkargatutako kartoi bat zorteko izan zen erronda batean.

10 erronda bete ziren eta gaueko 01:40ak aldera bukatu zen bingo-gaua.
Laburpen gisa esan behar dugu afaritik 650€ inguru atera zirela eta Bingotik 465€. Denetara 1115€ lortu ziren GUAIXEk eta BELEIXEk bere horretan jarraitu ahal izateko. Irurtzunek ahalegin polita egin zuen hortaz.
Zorionak Aizpea, Orritz eta Pikuxarri eta eskerrik asko Iratxori eta Irurtzundik afarira eta Bingora azaldu zineten guztioi!!

Iturria: http://www.blogak.com/irurtzuneuskaraz (Testu moldatua)

No comments:

Post a Comment