Pages

2012/02/08

OTSAILEKO BIGARREN SAIOA

Euskarazko letren hileko bigarren hitzordua bertan da.



Eta hemendik Txillardegiren, Jose Luis Alvarez Enparantzaren, obra ezagutzera gonbidatu nahi zaitu Kima euskara taldeak. Euskal literatura modernoaren oinarri izandakoaren lanen pasarteak dastatzeko aukera izanen da otsaileko bigarren Testu bazkan. Otsailaren 15ean, izanen da, asteazkenarekin. Ohi denez, 19:00etan, udal liburutegian.
Testu bazka-n aritzeko ez da literatura ezagutza espezifikorik edo prestaketa berezirik behar. Dena abantailak dira: euskaraz idatzitako lanak ezagutzeko aukera eskaintzen du; ez da etxerako lanik izanen, aurretik ez delako ezer irakurri behar, saioan bertan irakurtzen dira pasarte labur batzuk; saioak ez dira oso luzeak izaten eta, gainera, saio guztiak independenteak dira.

No comments:

Post a Comment